XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iri.: Azkenengo gaia. Bederatzi puntukoan bertso bat, Euskalerriari.

Amu.:
Erreka-bazterrean
ernetzen da altza,
ark bezela guk ere
orriak altza;
Euskalerri gurea
da gure maatsa,
naiz-ta askatasunez
eztan aberatsa;
au destino latza,
askotan garratza,
gakoa or datza
aldatzeko martxa,
bera muga lotuak,
gora esperantza.

Iri.: Bi puntu Ion Enbeita'ri ere:
Biotan nor txapeldun,
ortxe dago koska....

Enb.:
Orregaitik ez gera
gu asiko oska;
bertsoak bota ditut
buru ta biozka,
ematen zaion arek
merezia dauka.